BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Helburua eta ikuspegia

Helburua, ikuspegia eta helburu orokorrak

Ikuspegia


Klima-aldaketari buruzko zientzia bideratzea ezagupen berriaren baterako produkziora eta irtenbideen baterako diseinura —politiken moduan gauzatuta—, betiere gainerako eragileekin batera, diziplinetan zeharreko ikuspegi sendo baten bidez eta garapen iraunkorra lortzeko azken helburuarekin.

Xedea


BC3aren xedea da estrategikoki sustatzea erabakiak hartzeko garrantzizkoa den ezagutzaren baterako produkzioa, uztartuta klima-aldaketaren ingurumen-dimentsioak eta dimentsio sozioekonomikoak eta etikoak.



Ikuspegi eta xede horiek pitzadurarik gabeko bidea eskatzen dute, frogak biltzen direnetik eta adituek egiten dituzten balorazioetatik —tartean direla hainbat modelotako suposizioak eta emaitzak ikertzen eta alderatzen dituzten azterketak— soluzio integratuak abiarazten eta probatzen diren arte. Klima-aldaketaren arazoaren askotariko alderdiak nabarmentzeari esker, eta modelo integratzaileen metodologiarik berritzaileenetan duen lidergoari esker, BC3ak behar besteko ahalmena du ikerketaren munduko lidergotza hartzeko eta finkatzeko, betiere klima-aldaketaren diziplinetan zeharreko alderik garrantzizkoenen laguntzaren arloan. Hurrengo lau urteotan (2018-2021), BC3ak xede estrategiko hori garatzen jarraituko du, eta saiatuko da eskala eta hizkuntza zientifikoen arteko zubiak eraikitzen; hartara, politikak finkatzearen eta erabakiak hartzearen ardura dutenei ingurumenaren arloko bide iraunkorrak aurkitzen lagunduko die —bide horiek ekonomikoki efizienteak izango dira eta gizarte-mailan zuzenak—.Hori lortzeko, zentroak elkarlanean jardungo du izen handiko zientzialari-taldeekin eta ikerketaren arloko erakundeekin —globalak, naziokoak edo eskualdekoak izan—. Era berean, sektore publikoan eta pribatuan erabakiak hartzearen ardura dutenei arlo horretako politikak eraginkortasunez transmititzeko mezua nabarmenduko du.


Helburu orokorrak

BC3aren (2014-2017)ko Plan Estrategikoak eta lan-plangintzak diziplina arteko modu argiz jorratu zuten egokitzapena eta arintzea, eta horren emaitza izan ziren lau ikerketa-ildo nagusi hauek: Low Carbon; Klima eta natur ingurunea; Osasuna eta klima eta Klima-politika.

BC3 ren (2018-2021) eko Plan Estrategikoari jarraituta, sei helbururekin lerrokatuko da aurrez azaldu dugun BC3aren ikuspegia, eta helburu horien artean dago diseinatutako irtenbideetara bideratutako beste urrats bat egitea —hain zuzen ere, COP21aren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (diziplinetan zeharreko zientzia) ondoren erabakiak hartu behar dituztenekin batera diseinatutako irtenbideetara bideratuko dena—.Hauek dira 2018-2021ko Plan Estrategikoa artikulatzen duten sei helburuak:

  1. Iraganeko eta etorkizuneko klima-aldaketak ulertzea
  2. Laguntza eskaintzea, karbono urriko gizarte baterako trantsizioari buruzko erabakiak hartzean
  3. Iraunkortasunaren aldeko nekazaritza integratua eta lurralde-kudeaketa
  4. Laguntza eskaintzea, egokitzapen zuzen eta eraginkor baterako erabakiak hartzean
  5. Giza eta natur sistema elkartuen modelo integratuak prestatzea
  6. Diziplina arteko eta diziplinetan zeharreko ikerketa integratua sustatzea. Helburu hori lortzeko, eta diziplinetan zeharreko zientzia baterako trantsizioaren giltzarrietako bat denez gero, ideia eta tresna berrien eta berritzaileen inkubazioa sustatzea proposatzen dugu, betiere honako bitarteko hauen bidez:
    - Proiektu Estrategiko Integratzaileak (PEI) eta,
    - Sherpa Proiektu Txikiak (SPT)
  7. Ikerketa-ildoen eta ikerketa-taldeen arteko lankidetza sustatuko dute, eta eskariaren araberako ikuspegi integratuak izango dituzte. Horrez gain, zenbait mailatako giza eta natur sistema konplexuetan oinarrituko dira.

Objectives
 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.