BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Cabecera about
  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Etika eta Jokabide Kodea

Etika eta Jokabide Kodea

IKERTZAILEEN EUROPAKO GUTUNA ETA IKERTZAILEAK KONTRATATZEKO JOKABIDE KODEA


Europako Batzordeak Ikertzaileen Europako Gutuna eta ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodea onetsi zituen; bi agiri idatzi zituen sektore publikoko eta pribatuko enplegatzaile eta finantza-hornitzaileentzat eta ikertzaileentzat.  Bi agiriak funtsezko bihurtu dira Europar Batasuneko politikan, eta horiei esker ikerketa lanbide-karrera erakargarria bihurtu da eta Europan hazkunde ekonomikoa eta enplegua suspertu dira.

Zehazki, Ikertzaileen Europako Gutunak ikertzaileen eta euren enplegatzaileen egitekoak, ardurak eta eskubideak azaltzen ditu orokorrean. Helburua da nolabait ere bermatzea alde hauen arteko harremana lagungarria izango dela ezagutza sortzeari, transmititzeari eta konpartitzeari behar bezalako etekina ateratzeko, bai eta ikertzaileen garapen profesionalarentzat ere hasiera-hasieratik. 

Orobat, ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodearen helburua da matrikulazio-tasak igotzea hautaketa-prozesuak justuak eta gardenak izan daitezen. Ikertzailearen merituak argitalpen-kopuruaren arabera ez ezik beste hainbat ebaluazio-irizpideren arabera ere neurtu behar dira, horien artean, heziketa eta irakaskuntza, gainbegiratzea, talde-lana, ezagutzaren transmisioa, kudeaketa eta kontzientziazio publikoa. 

Ikerketa-institutuei Gutuneko eta Kodeko printzipioak betetzen laguntzeko prozedura bat aurkeztu zuen Batzordeak, hain zuzen ere, baliatu nahi zituzten institutuek euren Giza Baliabideen Estrategia (GGBB) diseinatu ahal zezaten.  

BC3REN GGBB ESTRATEGIA


2013ko azaroan BC3k erabaki zuen Europako Batzordeak sustatutako Ikertzaileentzako GGBB Estrategiaren Barne Analisi prozesua gauzatzea (HRS4R). HRS4R Ikertzaileen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea (C&C) gauzatzen laguntzeko mekanismo bat da.

Deskargatu BC3ren Barne Analisia eta Jarduketa Plana (2015).

 



 
ecmware
Enterprise Platform
[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.