- Hasiera
- Ikerketa
- Ikerketa Helburu Orokorrak
- 1. Helburua
1. Helburua. Iraganeko eta etorkizuneko klima-aldaketak ulertzea
Politiken prestakuntzari laguntza zientifiko arduratsua eskainiko bazaio, eta irismen handiko ezagutza zientifikoa batera sortuko bada, oso argi ulertu beharko da klima-aldaketaren oinarri fisikoa. Izatez, BC3aren helburuetako bat da klima-aldaketa eragiten duten funtsezko prozesu fisikoei buruzko ezagutza sendotzea, ingurunerik sentikorrenetan oinarrituta, hala nola kriosferan. Antzeko ildo batetik, BC3ak IzotzaLab laborategia sortzeko asmoa du. Zentroan kokatuko den behe-tenperaturako laborategi zientifiko bat izango da, lagin izoztuen mikroskopia egingo duena (esate baterako izotza, permafrost, mikroorganismoak). IzotzaLab laborategira erakarri nahi dira behe-tenperaturako zientzietako aditurik onenak, hala nola glaziaziologiakoak, mikrobiologia polarrekoak, materialen zientzietakoak edo lur- eta planeta-zientzietakoak. Hartara, BC3aren, ospe handieneko klima-zientzialarien eta arloko laborategien arteko elkarreragina sustatuko da. Alderdi teorikoan, helburua da berrikuntza metodologikoak garatzea sistema dinamikoetako eredu konplexuetan eta analisi estatistikoan. Xede hirukoitza izango du:
- (1) oinarri teorikoa eskaintzea eskualde-esparruan eta esparru globalean klima kontrolatzen duten prozesu fisikoen azterketari,
- (2) prozesu fisiko horietako aldaketen ondorio sozioekonomikoei aurre egitea, eta
- (3) oinarri matematikoa eskaintzea BC3aren helburu guztiei, eta zehazki 1.2., 3.5., 4.4. eta 4.5. jarduerei eta 6. helburuko 2. proiektuari. BC3ak aurreikusten du helburu hori zabaltzea eta klima globalaren alderdi gehiago barnean hartzea, hala nola aerosolen prestaketa, Klima-oinarria ikerketa-ildoaren barruan.
1.1. Jarduera. Klima-erregistroen analisia eta interpretazioa
Jarduera honetan (paleo)klima-erregistroen osaera, bilakaera eta gainbehera aztertuko dugu (izotz-guneak, espeleotemak, jalkin-guneak, eta abar). Horretarako, oinarrituko gara eredu kimiko-fisikoetan, analisi estatistikoetan, laborategiko esperimentuetan (IzotzaLab) eta landa-lanean. Alderdi teorikoan, klima-proxyen osaerari eta bilakaerari buruzko teoria berriak garatuko ditugu (proxy-ereduak), termodinamikaren eta estatistikaren ikuspegi fisikoak erabiliz. Era berean, beste tresna matematiko batzuk sortuko ditugu denbora-serieen eta klima-arriskuen analisirako, barnean hartuta berriro laginak hartzea eta uhin-analisia —egutegi-erroreak kontuan izanik—.Alderdi enpirikoan, IzotzaLab laborategiaz gain, poloak zulatzeko programa garrantzitsuetan ere parte hartzen du BC3ak, barnean direla EPICA eta EastGRIP programak. (burua: S.H. Faria).
1.2. Jarduera. Kriosferaren dinamika.
Jarduera honetan, kriosferaren dinamika ikertzen dugu zenbait eskalatan (glaziarrak, izotz-geruzak, itsas izotza, icebergak, permafrosta, eta abar), baita horien arteko elkarreraginak eta ingurumenarekiko eraginak ere. Jarduera honen azken helburua da kriosferaren dinamikaren eskala anitz izango duen eredua garatzea, lotuta egon daitekeena klima globaleko ereduekin (MCG) eta ARIES gisako ereduak prestatzeko plataformekin. Arlo horretan, BC3ak izotzaren dinamikako zenbait eredu ospetsutan lagundu du, eta horien artean daude CAFFE, SICOPOLIS eta dibertsitate jarraituaren eredua. Jarduera honetan garatutako hipotesiak eta ereduak ere enpirikoki probatzen eta egiaztatzen dira, nola IzotzaLab laborategiaren txostenen bidez, hala landako-azterketen bidez —esate baterako EPICA eta EastGRI poloak sakontasunez zulatzeko programen bidez (burua: S.H. Faria).