- Hasiera
- Ikerketa
- Ikerketa Helburu Orokorrak
- 5. Helburua
5. helburua. Giza eta natur sistema elkartuen eredu integratuak
BC3ak arreta berezia eskaintzen die iraunkortasunerako informatikaren arloko berrikuntza metodologikoei. ARIES (Artificial Intelligence for Ecosystem Services) proiektua dugu horren adibide bat (http://aries.integratedmodelling.org). Interneteko lankidetza zientifikoaren adibide aitzindaria eta oso ezaguna da, non eragile independenteek garatzen eta partekatzen dituzten elkarrekin opera daitezkeen datuak eta ereduak. ARIES da BC3an diseinatu eta garatu den eredu semantiko integratuko teknologiaren aplikaziorik ezagunena, eta horren irismena egungo aplikazioetatik harantzago doa. BC3aren lantaldea —nazioarteko bazkide ugari dituena—ekosistemaren zerbitzuetako ereduen prestaketan oinarritu da. Helburua da zientziaren, kudeaketaren eta gobernantzaren esparruetan oso ezagunak diren giza eta natur sistema elkartuen ikuspegia eskaintzea. 5. helburuak gizarte- eta ingurumen-ereduekin lotzen diren jarduerak deskribatzen ditu. Eredu integratuko teknologiaren aplikazio eta mantentze hedatuagoak eskaintzeko jarduerak, bestalde, bereizita deskribatzen dira 2. Proiektu Estrategikoan.
5.1. Jarduera. Konplexutasun mailakatua eredu biofisikoetan eta sozialetan
ARIESek oinarri hartzen duen teknologiaren bidez, daturik egokienak eta ereduko osagaiak hauta eta bil daitezke, eskalaren xehetasunaren eta datuen eskuragarritasunaren arabera. Datu urriko testuinguruetan, sistemak sinesmen bayestarreko sareen ereduak hartzen ditu. Izan ere, eredu horiek prozesu fisikoen emaitza posibleak hurbiltzen dituzte, bide kausalen bidez eta testuinguru konparagarrietako datuetatik lortutako korrelazioen bidez. Datu eskuragarriak daudenean, sistemak hainbat prozesutako eredu dinamikoak eta espazioan esplizituak hartzen ditu. Konplexutasun mailakatuko ikuspegi horrek hainbat testuingurutako ziurgabetasunaren komunikazio esplizitua eta erantzun hobea ahalbidetzen du. (burua: F. Villa)
5.2. Jarduera. Diziplina arteko zubiak: biofisikatik gizarte-zientzietara, tartean direla nekazaritza eta elikagaien segurtasuna
Gizarte-eragileen ikerketa sinergikoa da beste azterketa batzuetan garatutako agertoki integratu askorekin. Beste erkidego batzuek (hala nola nekazaritzakoak, hidrologikoak, pedologikoak eta geologikoak) sortutako ereduak eta datuak lotzeko asmoz, ARIESek ontologiek bultzatutako ikuspegia erabiltzen du, berrerabiltzen dituena erakunde ezagunen hiztegiak eta terminologiak eta aukera ematen duena eredu integratuen barruan batera erabiltzeko jatorri desberdineko tresnak (datuak). Terminologien itzulpen eraginkorra eta elkarreragingarritasun jarraitua negoziatzea nahitaezko betekizuna da diziplinetan zeharreko edozein proiektu garatzeko. (burua: F. Villa)
5.3. Jarduera. Eskalen arteko zubiak: prozesuaren xehetasunetik eta eragileen jokabidetik ekonomia- eta politika-tresnetara.
Ekosistemaren zerbitzuak hornitzeko mekanismo biofisikoetan, aldaketaren bultzatzaile sozioekonomikoetan eta giza ongizatearen gaineko ondorioetan zentratzeko, eskalak integratu beharko dira (tokikoak, eskualdeko erabakiak hartzekoak, nazionalak), betiere sistema ekonomiko globalean eragina duen natura-kapitala kontuan izanik. ARIES kasuen azterketek, askotan, eskala-tarte handiak hartzen dituzte, espazioan eta denboran. Eskala kontuan hartzen duten metodoen eta mailakatze automatikoko ereduen garapena bultzatu dute mota horietako jarduerek, eta emaitzazko ziurgabetasunak esplizituki adierazten dituzte. Irizpide anitzen analisia gisako teknikak ere ARIESen integratu dira. Hartara, analisi azkarra eta komunikaerraza eskainiko da, eta eragileen lehentasunak eta hainbat eskalatako helburu alternatiboekiko balizko gatazkak bistaratuko dira. Tresna horiek aukera emango dute konpentsazio mailakatuak ikertzeko, hala nola hornikuntza-zerbitzuetako epe laburrerako gorakadaren eta erregulatzaileen epe luzerako galeraren artean (adibidez, uholde-arriskua). (burua: S. Balbi)
5.4. Jarduera. Erabakiak hartzeko ardura dutenei tresnak eskaintzea
Sinpletasunaren eta intuizioaren beharra doitasunarekin, zehaztasunarekin eta ebazpen dinamikoarekin uztartzea erronka handia da. Askotariko testuinguru sozialen, ekonomikoen eta politikoen ereduak egokitzean —erabakiak hartzeko ardura dutenek horien aplikazioa gehiegi zaildu gabe—, ARIESek oso jardunbide espezializatua irekitzen du (espezialista ez direnentzako ereduak prestatzen ditu), kostuak murrizten ditu eta bere egitekoa zabal dezake erabakiak hartzeko prozesuan. Erabakiak hartzeko ardura dutenek ARIES erabil dezakete pizgarri ekonomikoak aintzat hartzeko eta, aldi berean, ekosistema-zerbitzuen hornitzaileen orientazio efizientearen eta zuzenaren artean konpentsazioak hautematearen informazio kostuak minimizatzeko. (burua: F. Villa)